GAZPATXOA

Udare-tomatea (tomate de pera)1 kg
Piper berde bat
Pepino bat
Bi baratxuri-ale
50ml Oliba-olio birjina estra
50g Ogi biribil gogorra
250ml Ura
5g Gatz
30ml Jerezko ozpina

1.- Esandako osagai guztiak zatitu, jarri dizudan proportzioan, eta gehitu 50 ml oliba-olio, 250 ml hozkailuko ur eta 50 ml Jerezko ozpin, dena edalontziko irabiagailuan edo Turmixen birrinduz. Ez da beharrezkoa tomateak edo piperrak zuritzea, gero iragazle finetik pasatuko baititugu.

2.- Thermomix motako robota baduzue, jarri osagai guztiak edalontzian eta txikitu abiadura maximoan 4 minutuz, testura perfektua lortzeko. Txikitu ondoren, gazpatxoa iragazgailu finetik pasatuko dugu, koilaroi batekin estutuz, azalik eta hazirik gabeko krema gera dadin, eta hozkailuan sartuko dugu pare bat orduz, ondo hozteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.