ARRAUTZ KROKETAK

OSAGAIAK:

  • Gurina 90g
  • Esnea litro 1
  • Irina 75g
  • Arrautza 5 ud
  • Arrautza irabiatua 2 ud
  • Ogi birrindu fina 150g inguru
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Frijitzeko oliba-olioa

PAUSUAK:

1- Egosi arrautzak 10 minutuz ur irakinetan eta pasatu ur hotzetik. Zuritu eta txikitu laukitxo finetan.

2- Urtu su motelean gurina eta, aldi berean, makiltxo bateki mugituz, gehitu pixkanaka irina. Hori da gakoa «grumorik» ez ateratzeko.

3- Behin rouxa muntatuta (irina eta gurina nahastuta) eta irina pixka bat txigortuta, gehitu esne beroa pixkanaka, eta mugitu etengabe.

4- Bexamela su leunean utzi beharko dugu, makiltxoarekin 10-20 minutuz etengabe mugituz. Gatza eta piperbeltza bota eta arrautza gogor xehatuak gehituko ditugu.

5- Nahasketa paper filmarekin tapatuko dugu eta hozkailuan gutxienez hamabi orduz hozten utziko dugu. Nahasketa gogortu egingo da hoztean, eta errazagoa izango zaigu gure kroketei forma ematea, bestela ezinezkoa izango baita.

6- Arrautza-kroketak bustiko ditugu eskuak olioz igurtziz, masa itsatsi ez dadin, eta lehendabizi arrautza irabiatutik eta gero ogi birrindutik pasatuko ditugu.

7- Kontu handiz, oliba-olioan frijitzen ditugu, paper batekin xurgatzen dugu soberan dagoen olioa. Eta yasta!!