Etxeko dilistak

Osagaiak

  • 225g dilista
  • 100 g txorizo
  • Kipula bat
  • Azenario bat
  • 4 baratxuri-ale
  • Gatza
  • Koilarakadatxo bat piperrauts gozo
  • 1 erramu-hosto (hoja de laurel)

Jarraitu beharreko pausuak:

1.Zuritu azenarioa, tipula eta baratxuri-aleak. Moztu txorizoa 4 zatitan.

2.Jarri dilistak presio-eltzean. Gehitu dena (azenarioa tipula eta baratxuri-aleak) eltzera, erramu-hostoa barne. Bota 3 baso ur hotz (3/4 litro), gehitu gatza zure gustura eta koilarakadatxo erdi piperrauts gozo.

3. Irakiten hasten denean, jarri tapa eta itxi (2. posizioa). Presioaren adierazlea (pitorroa) igotzen denean, utzi egosten 8 minutuz. Itzali sua, mugitu agintea (mandoa) «ezabatu presioa»ra. Itxaron lurrun guztia atera arte eta ireki.

*Presio-eltzerik ez baduzu, ur-kantitatea 5 edalontzikoa da eta egoste-denbora 40-45 minutukoa.

4.Kendu erramu-hostoa eta pasatu kipula, azenarioa eta baratxuri-hortzak irabiagailuaren ontzira, eta txikitu irabiagailu elektrikoarekin.

5.Bota purea dilista-eltzera, nahastu ondo eta zerbitzatu.