Kalabaza-krema

Osagaiak(2 pertsonentzako):

  • 400 g kalabaza
  • Patata bat (200 g)
  • 2 azenario
  • Porru bat
  • 2 koilarakada oliba-olio
  • Ura
  • Gatza

Jarraitu beharreko pausuak:

1.Jarri berotzen 5 baso ur eta 2 koilarakada oliba-olio lapiko batean sutan.

2.Berotzen den bitartean, prestatu barazkiak. Horretarako, kalabaza kubo forman ebaki, zuritu azenarioak eta moztu zentimetro bat inguruko zatitan.

3.Garbitu ondo porrua, zikinkeria guztia kentzeko. Zati txiki bat moztu eta gorde platerak apaintzeko. Moztu porruaren gainerakoa.

4. Patata txikitu gisatzeko bezala, hau da, laban batekin lagundu.

5. Barazkiak prest daudenean, sartu lapikoan: kalabaza, azenarioak, porrua eta patata. Gehitu gatza nahierara.

6.Jarri estalkia lapikoari, eta utzi 25 minutuz su ertainean egosten, barazkiak bigun egon arte.

7.Kendu lapikoa sutatik eta txikitu dena irabiagailu elektrikoarekin, krema bat geratu arte.