Patata tortilla

4 pertsonentzako osagaiak:

  • 5 arrautza
  • 500 g patata
  • Kipula bat
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina extra

Patata-tortilla tipularekin edo gabe?
Patata-tortilla egin behar dugunean, tipularekin egingo dugun ala ez erabaki behar dugu. Ezagutzen ditugu tipula «gorrotatzen» duten kasu asko; beraz, hainbat pertsonentzan patata-tortilla egin behar baduzu, hobe duzu galdetzea, edo, zalantza izanez gero, kipula alde batera uztea.

1.Patatak eta tipula moztu eta frijitu
Patatak zuritu eta garbitu, zaiti meheetan moztu, tipula bezala. Jarri biak zartaginean, eta estali olioarekin. Utzi su ertainean egiten, gorritzen(dorar) hasi arte. Patatak egiten ari direla jakingo duzu apurtzen hasten direnean. Tortilla zukutsua(jugosa) izan dadin, garrantzitsua da patatak ondo egitea, ez baitago tortilla bat baino gauza txarragorik patata erdi gordinekin. Beraz, pazientzia urrats honekin.

2. arrautzekin nahastu
Zartaginetik atera eta ondo xukatu(secar). Ontzi handi batean jarri, arrautzak irabiatu eta patatei eta tipulari gehitu, gatz pixka bat bota eta nahastu. Pare bat minutuz ondo nahastu. Batzuek nahiago dute patatak osorik utzi, eta beste batzuek, berriz, pixka bat birrintzea, arrautzarekin ondo nahas daitezen.

3. Tortilla mamitu (cuajar)
Jarri zartaginean bi koilara olio, eta bota dena. Hasieran apur bat apurtuko dugu, nahasi egingo bagenu bezala, baina gero ertzetatik forma emango diogu. Behetik mamituta dagoela ikusten dugunean, plater edo estalki bat jarriko dugu zartaginaren gainean, eta buelta emango diogu berehala. Jarri berriro zartagina sutan eta eraman tortilla plateretik zartaginera.