TXIPIROI-KROKETAK

6 PERTSONENTZAKO KROKETAK

OSAGAIAK:

  • Txipiroi 1 (300 gr)
  • Tipulina 1 (cebolleta)
  • 2 baratxuri ale
  • Piper berde erdia
  • 125 g tomate saltsa
  • Tintazko 2 poltsa
  • 600 ml esne
  • Irina
  • Arrautz 1 irabiatua
  • Ogi birrindua
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Perrexila

ELABORAZIOA:

1.- Moztu eta pikatu baratxuriak eta tipulina dadoetan. Pika eta piperra ere berdin. Erregosi barazkiak lapiko azkarrean olio txorrotadatxo batekin. kolorea hartzen hasten direnean, gehitu tomate-saltsa, tintak eta txipiroia. Ondu, nahastu eta itxi lapikoa. Txipiroia lurruna hasten denetik 8 minutuz prestatzen. Denbora hori igaro ondoren, ireki lapikoa. Kendu txipiroia eta moztu zati txiki-txikietan eta gorde. Txikitu saltsa (200ml) irabiagailu elektrikoarekin eta gorde.

2.- Jarri olio txorrotada bat berotzen kazola batean. Gehitu 200 g irin eta sueztitu ondo. Emeki-emeki esnea botatzen joan (etengabe nahastuz), gozatu eta bexamela sukaldatu su geldoan 10 minutuz (gutxi gorabehera), hagaxka batekin eragiteari utzi gabe.

3.- Gehitu saltsa beltza eta txipiroiak xehatua bexamelari. Ondo nahastu eta sukaldatu 10 minutuz. Orea iturri batera pasa eta hozten utzi.

4.- Har itzazu masa-zati txikiak, borobildu itzazu eta estali hitzazu irin, arrautz irabiatuarekin eta ogi birrinduarekin kroketa bakoitzeko. sukaldeko papera estalitako plater baten gainean jarri kroketak olio eta eskurrela ugari duen zartagin batean frijitzu eta gero sobran duen olioa hartzeko.

AHOLKUA:

Kroketak frijitzean ez irekitzeko, garrantzitsua da olioarekin ondo estalita geratzea.