TXOKOLATEZKO TARTA

8 Pertsonentzako

OSAGAIAK

  • 200 gr Digestibe gaileta
  • 100gr gurin giro tenperaturan
  • 250 gr postreentzako txokolate beltz
  • 1l esne oso
  • 2 gutun-azal ( sobre ) mami hauts
  • 50 gr azukre
  • 100 gr txokolate zuri dekoratzeko

Jarraitu beharreko pausuak:

1- Gailetak trituratu plastikozko poltsa baten barruan, arrabola (rodillo) gainetik pasatzen.

2- Giro tenperaturan dagoen gurina bota eta ondo nahasten dugu masa homogeneo bat lortzen dugun harte.

3-Molde baten basea eta lateralak kubritu gailetarekin, Ondo zapaldu konpaktatzeko, eta hozkailuan gorde.

4- Hozten ari den bitartean barruko masa prestatu.  Txokolate beltza moztu eta burruntzali (cazo) txiki batean berotu esnearekin batera, 2 mami hauts gutun-azalekin eta azukrearekin 10 minutuz. Ondo nahastu «grumorik» ez gelditzeko. 

5- Basearen gainean bota dena eta mamitzen(cuajar) utzi hozkailuan 4 orduz gutxi gora behera. 

6- Txokolate txuria nahi den bezela moztu eta tartari gainetik bota nahi izanez gero.